Nor Gara?

Ongi etorri gure webgunera, eta mila esker gure bezero, lagun eta lankideei, MOVALGROUPengan betidanik izan duten konfiantzagatik

NOR GARA

MOVALGROUP 2004an sortutako enpresa da, honako jarduera hauetan diharduena: instalazio elektromekanikoak diseinatzen, gauzatzen eta martxan jartzen, eta horien prebentzio/zuzentzeko mantentze lanak egiten.

Enpresaren helburu nagusia da lan ona egiteko konpromisoaren eta gure bezeroei zerbitzua emateko bokazioaren aldeko apustua egitea.

Gure ibilbidean zehar, Movalgroup hazi egin da, eta hazten jarraitzen dugu, orekaz eta etengabe. Hasi ginenetik eta orain arte, beti sartu izan ditugu kudeaketarako prozesu eta sistema berriak, betiere bilakaera bat lortuz, eta helburu gisa zerbitzuaren kalitatea, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza izanik. Ahalegin horiei guztiei esker, sektorearen barruan erreferentziazko enpresa izatea lortu dugu.

Penintsularen iparraldean gaude, eta   bi negozio-ildo nagusiren inguruan egituratzen gara:

GURE BALIOAK

Gure alderdi bereizgarria da beti erreakzionatzen dugula eta erantzun azkarra ematen diegula gure bezeroei, denboran zehar irauten duten harremanak sortuz.

Movalgroup-en ez gara mugatzen hornitzaile hutsa izatera, konfiantzazko lotura bat sortzen dugu gure bezeroekin, elkarrekin hazteko partner bihurtuz. Gure politika benetako bermeak eta saldu ondoko lehen mailako zerbitzua eskaintzean datza.

Enpresaren arreta bezeroei honako hauek eskaintzean dago jarrita: irtenbide funtzionalak, ingurumena errespetatzea, ustiapen-kostuak murriztea eta instalazioen bizitza baliagarria luzatzea.

Movalgroup-en, gure sailen bitartez, etengabeko bilakaera egiten dugu berrikuntzan, gure bezeroei merkatuko azken berrikuntzak eskaintzeko. Bezeroen beharrak aztertzen ditugu eta irtenbide onenak ematen ditugu, eraginkortasunari eta kalitateari dagokienez bereizgarri direnak.

KUALIFIKAZIO HANDIKO LANGILE TALDEA DUGU

 

GIZA TALDEA

Zuzendaritza / %6
Arduradun teknikoak eta kudeaketakoak / %31
Talde teknikoa / %63

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAN LANGILEEK DUTEN KUALIFIKAZIOA

Prebentzio-baliabideak / %77
Plataforma jasotzaileak / %92
Altuerako lanak / %100
Gas fluoratuen manipulatzailea / %92
Gune konfinatuak / %31